Teknologia eguneroko jarduera eta esparru guztietan ageri den aro digital honetan, teknologia horren ezagutza eta garapenaren erabilera desberdinak haurtzarotik lantzeak, bilakaera eta hazkunde kognitiboa ziurtatu eta sustatzen du.
Jarduera erakargarri eta bereziak prestatuko ditugu teknologia berrien bitartez, umeen mailari egokitzen den programaketaren bidez, robotika, programazioa, 3D inprimaketa etabar. Mugarik gabeko lehen hurbilpen bat egingo dugu.
Irakaslegoarentzako prestakuntza espezifikoa, non teknologia berriak ikasgelan nola barneratu eta landu aurkezten den.
Eskola kurrikulumari lotutako eduki eta kontzeptu desberdinak lantzen laguntzeko Jakintza Alor anitzeko tailerrak, non robotak izango diren helburuak lortzeko bitartekariak. Gadgets-a sortzea, elektronika, 3D inprimaketa, etab. bitartez sortu eskolan erabilera ezberdinak izango duten elementuak, adib: Energia aurrezteko modu ezberdinak
Umeen ezaugarrietatik abiatutako metodologian oinarrituko gara, umeen adimen anitzetan hain zuzen ere, talde lana sustatuz eta indartuz. Honetarako ikuspuntu ezberdinak batzen ditugu, proiektu hau pedagogia eta ingeniaritza informatikoa uztartuz sortua delako. Halaber, gure lan taldea bi ingeniari informatiko eta pedagogian aditu batek osatzen dugu, azken hau hainbat espezialitateetan maisu eta talde dinamiketan coach aritzen da
Adimen anitzen inguruko xehetasun eta azalpen zabalago batentzat, klikatu hemen