Scratch, programazio hizkuntza izatez gain, interneteko komunitate bat da, non haurrek, historia eta baliabide elkarreragileak, jokoak... programatu eta partekatu ditzaketen mundu osoko beste haur eta gazteekin. Umeak Scratch-ekin sortzen hasten direnean, sormena erabiliz, pentsatzen, elkarlana garatzen eta sistematikoki arrazoitzen ikasten dute.
Scrath, Lifelong Kinfergarten delako MIT-eko parte den "Laboratorio de Medios" taldeak sortua da..
Google App Invetor, Google Labs-ek sorturiko plataforma da, bere helburua, Android sistema eragilearentzako software aplikazioak sortzea izanik. Tresna eta lanabez sinpleen bitartez, era oso ikustetsu eta errazean, erabiltzaileak bloke ezberdinak lotu eta elkartu ditzake aplikazio bat sortuz. App Inventor sistema, doakoa da eta bere webgunean deskargatu daiteke erraztasunez. App Inventor bitartez sortu eta garatutako aplikazioak oso sinpleak dira, eta sinpletasun horrek bere mugak dakartza, hala ere eragile mugikorretako funtsezko behar eta premiak betetzeko gai da App Inventor.
App Inventorrekin lanean hasten garenean, gure lehenengo aplikazioa gutxi gora behera ordu batean programatuta eta martxan izan dezakegu. Gainera programatzeko era honekin, aplikazio konplexuagoak ere, testu bidezko programazioaren bidez egin daitezke.
BitBloq aplikazioak, bloke bidezko programazioa eskeintzen du, bloke liburutegiak gehitu eta programazioa erraztuz.
Bloque hauek beraien artean lotzen dira, eta lotura horien bitartez, programa bat sortzen joaten da.
Bitbloq, BQ enpresak sortutako programazio modularrerako softwarea da, non BQ-k berak sortutako plaka elektroniko desberdinak programatzeko aukera ematen digun. Kasu honetan, programaziorako erabilitako ingurua, web bidezkoa da, beraz zure programa eta lan guztiak interneten daude.
Buruan sortzen diren ideiak hainbat egitura erabiliz gauzatuko dituzte; planoak, maketak...Horrela benetako proiektuak sortuko dituzte espazio, forma, toki, distantzia, neurri eta bolumen ezberdinetara egokituko direnak.
Talde lanean gizarte gaitasunak eta hizkuntzari dagozkion gaitasunak beharrezkoak dira; modu honetara ikasleek arrazoitu, argudiatu, azaldu, ulertu,...egingo dute. Honen haritik, ikasleei gaitasunak erabili behar izango dituzten egoerak eskainiko dizkiegu, eta antzerki egoera ezberdinetan erabili ahal izateko tresnak ere baliatuko dituzte gure ikasleek, sortutakoari hitza emango diogu.
Hainbat konbinazio matematiko erabiliz aparatuak mugitzeko aukera izango dugu. Halaber, curriculumaren zenbait helburu erronka bihurtuko ditugu; eta era berean, buruketa matematikoak ebatziko ditugu xumeetatik hasita eta konplexuenetaraino heltzeko.
Talde barruan eraikitzeko oinarria da, besteekiko enpatia garatuko dugu, zalantza asko sortzen baitira, eta zalantza horiek argitzeko ideien arrazonamendua erabiliz, azalpen egokiak erabiliko dira. Denon arteko erabakiak akordioz adostuko ditugu eta horrek sorrarazten dizkigun emozioei izena emango diegu. Horretarako entzun, partekatu, konpartitu beharko dugu… Aurreko lan guztiak sortutakoaren inguruan argudiatzeko, aztertzeko eta partekatzeko aukera emango digu, iritzi ezberdinak ikusteko eta horiek defendatzeko ere.